Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Jerusalemen jaio zen arren, bere burua Taybeh-kotzat (Zisjordania) dauka bere familia bertakoa delako; belaunaldi askoko familia batekoa da, hain zuzen. Haneen-ek 25 urte ditu, eta gaur egun Betleem-en (Zisjordania) bizi da. Etxebizitza partekatzen du bi lagunekin, gida turistiko izateko ikasten ari da eta hotel batean egiten du lan harreragile gisa.

ESKEMAK HAUSTEN

“Nire familiaren etxetik kanpo bizitzeak askatasun handiagoa ematen dit”. Haneen gauerdira arte irteten ohi da lagunekin, neska zein mutilekin. “Lan egiten dudanean, gaueko 12etan amaitzen dut. Norbaitek etxera berandu iristen ikusten banau eta gaizki pentsatzen badu, berdin zait; nahi dudana egiten dut”.

“Emakumea bazara, mundu guztiak begiratzen du norekin zoazen eta zer egiten duzun. Palestinako gizartean, emakumeak ezin du aske izan. Baimena behar du dena egiteko; gurasoen baimena edo senarrarena. Jasanezina da. Mutilei ez zaie hori gertatzen. Egingo dutenaren berri eman besterik ez dute egiten”.

Haneen lau anai-arreben artean zaharrena da. Hiru neska eta mutil bat dira. Mutilarentzat dena errazagoa dela dio. “Bera beranduago iritsi daiteke etxera. Nire ahizpek eta nik, ordea, baimena eskatu behar dugu; eta ezin gara ordua baino beranduago iritsi lehenago amari deitu eta azalpenak ematen ez badizkiogu”. Beraz, arauak aldatzen saiatu da.

Bere ustez, Palestinako emakumeen egoera “egonkorra da eta hobetzen ari da, baina oso poliki. Aldaketa motela da”. “Gure belaunaldikoen ideiak desberdinak dira, baina gizarteak ezartzen duenari jarraitzen diogu. Batzuetan ,zure pentsamenduen aurka jokatu behar duzu, gizarte honetatik kanpo ez geratzeko”. Gauzak aldatzeko sinesten duen hori bakarrik egiten saiatzen dela dioen arren, praktikan “nekatu egiten naiz borroka egiteaz batzuetan, emaitzarik ez dagoelako; baina oraindik ez dut etsi. Zaila da pentsamoldeak aldatzea, batez ere adineko jendearenak, baina nire belaunaldian eragiten saiatzen naiz”. “Borroka egiten dut nire eguneroko bizitzan berdintasuna egon dadin”.

 

 

Sakatu hemen Haneen Hanna-ren
istorioa osorik irakurtzeko
Pags 96-101

Idatzi laguntza mezua Haneen-i

UNRWA Navarra

948 254 648