Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

E’itimad-ek 39 urte ditu, eta Gazako zerrendan bizi da bere gurasoekin, nebekin eta ahizpekin. Kide ugariko beduino familia batekoa da, nekazari familia batekoa. Garai batean, Lerro Berdearen alboan bizi ziren, Israelgo armadak etxetik bigarrenez bota zituzten arte. Hemezortzi urte daramatza landa-eremuko emakumeen egoera hobetzeko lanean.

LANDA-EREMUKO EMAKUMEAK

Gazako zerrendako landa-eremuan bizitzeak Israelen okupazioarekin etengabeko harremanean bizitzea esan nahi du. Nekazal gune emankorrenak Lerro Berdetik gertu daude. Eta, hain zuzen ere, bertatik, edozein unetan, soldadu israeldarrek tiro egiten dute; edo lurra berdintzeko hondeamakina blindatuekin bertara sartu eta zelaiak suntsitzen dituzte. Landa-eremuan zein etxean lan egiten duten emakume nekazari palestinarrak dira pertsona ahulenak.

Landa-eremuan, emakumeek haurdun, gaixo edo nekatuta egiten dute lan. Uzta biltzen dute, abereak eta etxeko hegaztiak zaintzen dituzte, sua prestatzen dute janaria prestatzeko, seme-alabak hazten dituzte. Batzuetan, batzuetan bakarrik, ordu bat edo bi atseden hartzen dute arratsaldean. Gauez lo hartzea lortzen dutenean, gehienek soilik ordu batzuetako atsedena hartzen dute. Etxeko zereginen edo etxetik kanpoko lanaren gainkarga handia da. Eremu publikoan eta lanekoan, diskriminazioaren pisua agerikoa da.

“Nire ustez, lehenik eta behin, emakumeen berdintasunaren alde borrokatu behar da. Behin berdintasuna lortuta, gizon eta emakumeak eskutik helduta daudela, Palestinaren aldeko borroka nazionalak arrakasta izango du. Emakumeek azkenean beren eskubideak ezagutuko balituzte eta eskubide horiek lortzen saiatuko balira, bidegabekeriari uko egingo baliote, dena hobetuko litzateke Gazako zerrendan, batez ere landa-eremuan”.

39 urterekin, adin horretan ezkonduta ez dauden Gazako emakumeen proportzio txikia irudikatzen du E’itimad-ek. Ezkondu zein ez, Gazako zerrendako landa-eremuan emakumeekin eta emakumeen alde lan egiten jarraitu nahi duela dio.

 

Sakatu hemen E’itimad Mutawa-ren
istorioa osorik irakurtzeko
Pags 84-89

Idatzi laguntza-mezua E’itimad-era

UNRWA Navarra

948 254 648