Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Ayat-ek 27 urte ditu, eta erizaina da. Ezkondu baino hilabete batzuk lehenago bukatu zituen ikasketak. Ez zuen inoiz horretan lanik egin, ordea, berehala geratu baitzen haurdun. Orduz geroztik, bere seme-alabez arduratzen da. Ekialdeko Jerusalemgo Beit Hanina auzoan bizi da.

ZAINTZAK

21 urte zituela, osaba batek, bere aitaren anaiak, bere bi seme zaharrenak Ayat-ekin eta haren ahizparekin ezkontzea nahi zuela adierazi zuen. Ayat lau hilabetez egon zen ezkontzeko hitz emanda, bizitza osoa bere lehengusuaren alboan igaroko ez zuela erabaki aurretik. “Palestinan, tradizioaren ondorioz, ezkontza asko izaten dira familia barruan. Neskak klanekoak ez diren gizonekin ezkontzea ona ez delako ustea dago. Ez nuen aukeratzerik izan, eta konpromiso hori jasan nuen gehiago ezin izan nuen arte. Berak sukaldean aritzeko eta seme-alabak izateko emakume bat bilatzen zuen; eta nik ikasten jarraitu, bidaiatu eta nire askatasuna zaindu nahi nuen. Aitak, ni hain triste ikusita, lagundu egin zidan. Dena bertan behera utzi genuen, eta gure osabak ez zigun hitzik egin lau urtez”.

Handik bi urtera, Ahmad agertu zen (prentsa-argazkilari bat, ikaskide baten neba, hau ere Beit Hanina-koa). Telefonoz hitz egiten hasi ziren; baina, tradizioa eta ohiturak zirela eta, ezin izan zuten zinemara joan edo kafe bat hartu beraiek bakarrik. Egun batean, mutilak paseo bat ematera gonbidatu zuen, eta neskak onartu egin zuen. Baina amak horren berri jakin zuen, eta eztabaida gogorra izan zuten familian; bere inguruan ez baitago ondo ikusita bikote bat elkarrekin ibiltzea elkarri ezkon-hitza emanda egon gabe. “Mutila berehala etorri zen etxera ezkontzeko eskatzera eta, hala, nire izen ona babestera. Elkarri ezkon-hitza eman genion, eta lau hilabete geroago ezkondu ginen”.

Ayat-en bizitzak gizarte oso tradizional baten ohituretara makurtua irudi lezake; baina ziurta dezakegu haren existentzia borondate pertsonal handiz eta uste sendoz ere ereinda dagoela, eta, sarritan, joeraren kontra ibiltzera eta bere familiari ozenki aurre egitera eraman dutela.

Bere ametsa: bere ahizparekin batera haurtzaindegi bat irekitzea eta bere seme-alabak bera baino askeagoak izatea bidaiatzeko, ikasteko, aukeratzeko. Etorkizunari buruz hitz egitea zalantza handi bati buruz hitz egitea da. Palestinar askok bezala, Ayat-ek oraina bizi du eta kosta egiten zaio etorkizunean pentsatzea.

 

 

Sakatu hemen Ayat Gharabli-ren
istorioa osorik irakurtzeko
Pags 72-77

Idatzi laguntza mezua Ayat-i

UNRWA Navarra

948 254 648