Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Amjad Saed Shabat-ek 25 urte ditu; eta, 1948an etxetik bota zituztenean, Beit Hanoun-en, Gazako zerrendaren iparraldean, finkatu ziren Palestinako errefuxiatuen hirugarren belaunaldiko kide da. Gaur egun, Gazan bizi da; bere gurasoak hara joan ziren bizitzera bera eta ahizpa txikiak zirela.

Unibertsitate-ikasketak amaituta, 2014an, Amjad-ek aldatzeko zaila zen errealitate gordin batekin topo egin zuen. Langabezia-tasa %60koa zen toki batean lana aurkitzea eginkizun zaila zen lizentziatu berrientzat, baina ez ezinezkoa. Amjad-ek lan egin nahi zuen.

LANA

“Oso hiztuna naiz, eta ona harreman publikoetan. Beraz, elkarrizketa erraza izan zen. Galdera askorik ere ez zidaten egin. Hori bai; galdetu zidaten ea ezkonduta nengoen, ez zutelako neska ezkondurik nahi. Hori asko gertatzen da Gazan. Ez dute nahi egunen batean haurdun gera daitekeen emakumerik”.

“Nire lankideek beti aurkitzen zuten arrazoiren bat nitaz trufatzeko. Ni kuriosoa naiz; asko galdetzen dut. Bideoen edizioari buruz galdetzea bururatzen zitzaidanean, nitaz barre egiten zuten. Politikaz hitz egiten zutenean ere, nitaz barre egiten zuten”.

Lehen hilabetean neska gazte honek ez zuen soldatarik kobratu. Bigarren hilabetean, zuzendariaren bulegora joan zen Amjad; eta tabu horri buruzko informazioa eman ziezaiotela eskatu zuen: “Egunean zortzi lanordu baino gehiagorengatik 500 NIS (115€) inguru kobratuko nituela esan zidan. Nik erantzun nion nire lankideek gehiago kobratzen zutela; eta nik goi-mailako ikasketak ditudala eta haiek ez. Ez zidan arrazoia eman, eta lana utzi egin nuen”.

Berdintasunean oinarritutako lan-merkaturik gabe, emakumeenganako diskriminazioarekin eta genero-indarkeriarekin amaitzeko beharraz erabat kontziente den gizarterik gabe, Amjad gazteari asko geratzen zaio borroka egiteko; eta bera horretarako prest dagoela dirudi.

AMJAD-EK NAHI DU; AMJAD-EK AHAL DU

 

 

Sakatu hemen Amjad Saed Shabat-
en istorioa osorik irakurtzeko
Pags 68-71

Idatzi Amjaden laguntza mezua

UNRWA Navarra

948 254 648