Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Samar Abu Al-Ouf, 38 urtekoa, errefuxiatu palestinarra, Jaffa herri okupatuan jaio eta Gazan bizi da egun. Bi seme-alabaren ama da Samar, eta hamar urte baino gehiago eman ditu erreportaje grafikoaren arloan lan egiten. Denbora horretan, Gazaren aurkako hiru israeldar erasoalditan lan egin du. Gerra horiek ez ziren esperientzia erraza izan, eta oso garrantzitsuak izan ziren harentzat, batez ere une zail horietan jendearengandik hurbil egon ahal izan zelako eta haien irudi eta mezuen berri eman ahal izan ziolako munduari.

LANA

«Kanpoan argazkiak egiten ari naizen bitartean, beldur naiz ez ote ditut nire familiako edozein kide zaurituta edo hilda aurkitu eta hari argazkiak egin beharko, beste edonork egingo balu bezala bonbardaketetan edo erasoetan».

 

«Hasieran, asko borrokatu behar izan nuen argazkilari gisa, eta zailtasun askori aurre egin. Ni emakume argazkilari bakarra nintzen, gainerako lankide gazteak gizonak baitziren. Zaila egin zitzaidan kritika sozialari aurre egitea. Hala ere, irmo eutsi nion nire grinari, hesi hori gainditu eta kritika sozialaren eta nire ametsaren arteko izotz-masa hautsi nuen nire ibilbidearekin jarraitzean, irmo sinesten baitut nire ikuspegia bete eta ezagutarazi egin behar dela».

 

«Nire ustez, argazkiak egitea giza portaera bera bezalakoa da: egunero, denok harrapatzen ditugu xehetasun oso zehatzak gure lente naturalen bidez, eta argazkilariak gauza bera egiten du, jendearengandik hurbilago dago, haietaz gehiago sentitzen du, haien xehetasunak antzematen ditu eta haien bizitzak mundu osora zabaltzen ditu lentearen bidez. Zoragarria da etxean sartu eta emakume eta haurrekin lasai hitz egitea, nik egin nuen bezala».

 

Egoera batzuek betiko uzten dute arrastoa, hala nola 2021eko erasoak Al Wehda kalean, Gazako bihotzean. «Erasoak jotako etxe baten berri ematera joan nintzen, eta norena izan etxe hori eta nire senideena. Argazkiak egin bitartean negarrez ari nintzen ni, baina sentitzen nuen une horretan ezin nuela ahul jokatu, gure mezuak bidali behar nituelako. Zibil hutsak dira, eta haien krimen bakarrak Gazan bizitzea dira!»

 

Gazako bizilaguna den aldetik, espero du geroan ez duela beste gerra bat biziko eta ez duela ezein gatazkaren eta horrek dakarren suntsiketaren ondorioak pairatuko.

SAMAR-EK NAHI DU; SAMAR-EK AHAL DU

 

 

Idatzi Samarren laguntza mezua

UNRWA Navarra

948 254 648